Urrezko aroa Alberto Erachaluceren iritziz Kazetaritza idatziak ez bezala irratiak jakin du teknologia berriek dakartzaten abantailetan guztiz murgiltzen. Irratizko web site mordoa dago eta oso eduki onekoak, hori dela eta hemendik aurrera irratia ordenagailuan entzungo dugu radiocassettean baino gehiago. Bi enpresa estatubatuarrek internet bidez programa erradial-en igorpena ahalbidetzen duen softwarea merkaturatu zuten joan den urtean. Halere sarean aurki ditzakegun orrialderik gehienek eskaintza audio artxiboetara mugatzen dute, erabiltzaileak hauen artean aukeratzen ahal dutelarik. Kalitatea hobetuz doa gainera, modem berriek eta telefono konexio azkarrenek entzuleari irratsaio hauek CD kalitatean entzutea ahalbidetzen diote.