TELEBISTAREN DEFINIZIO TEKNIKOA Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu elektriko bihurtu, zeinua igorri eta berriro jatorrizko irudi eta hots bihurtzen duen telekomunikazio sistema bat da telebista. Irratiaren sistemaz gainera, telebistak giza ikusmenaren ezaugarri bat hartzen du kontuan: begiak irudiak ikusi eta tarte txiki batean erretinan gordetzen ditu. Hala, telebistan irudi baten zatiak bata bestearen atzetik jartzen dira pantailan, baina ikusleak denak batera ikusi ahal izateko bezain bizkor (segundoko 25-30 irudi) eta horrek mugimendua ikustaratzen du. Bi osagai oinarrizko ditu telebista sistemak: telebista kamera eta hartzailea. Telebista kamerak irudiak eta hotsak seinale elektriko bihurtzen ditu, eta hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen ditu. elektroi multzoa hartzailera iristen da, eta pantaila etengabe igarotzen du alde batetik bestera lerro zuzenetan (Europako sistemetan 625 lerro), igortze kamerak objektiboa zeharkatu duen erritmo berean. Ezaugarri horiez gainera, koloreetako telebistak