Sistema analogikoa Telebistako kate bakoitzak bere maiztasuna dauka emititzeko. Irudia eta soinua emititzeko, hauen seinaleak modulatu egiten dira koloreei, kontrasteari eta soinuari dagozkien maiztasun lagungarrien bitartez. Hau da, jatorrizko uhinaren anplitude eta maiztasuna modulatu egiten dira. Uhin hauek ere zuzenean irudi, kolore eta soinuari dagozkienak dira. Beraz, sistema honetan kanal batean programa bakarra emititzen da eta ez dago gehiago emititzerik. Sistema honetan, PAL, SECAM edo NTSC bezalako sistemak aurki daitezke.