BAIRD, JOHN LOGIE (1888-1946) Ezkoziako ingeniaria izan zen eta telebistaren sorkuntzaren aintzindaria. Helensburgen jaio zen 1888ko abuztuaren 13an (Strathclyden). Bere osasun txarra zela eta elektrikari lana utzi behar izan zuen eta Hastingsera erretiratu zen 1922an, East Sussexera hain zuzen. Gauzak horrela denbora libre asko zuen eta beraz, irudiak transmititzeko erak aztertzeari ekin zion. Hala ere, Alemania eta Estatu Batuetan jadanik, urte hauetan ere, esperimentu berdinei buruz hainbat ikerlari honi buruzko azterketak egiten ari ziren baita ere. Baird, lehenengoa izan zen bere sistema primitiboari buruzko lehen aurkezpena egiten. Hain zuzen ere, Sohon, Londresen, 1926ko urtarrilaren26an. Eta urte honetan zehar ere, lehena izan zen objetuen mugimenduen irudia transmititzen, Londreseko Royal Institutean. Horrez gain, bere "noctovision"aurkeztu zuen; izpi ultragorriak erabiltzen zuen sistema bat, logela ilun bateko irudiak transmititzeko gai zena. Bairdek bere azterketekin segitu zuen, hala nola; 1927an Londres eta Glasgow artean telefono lineen bitartez, irudiak transmititu zituen, eta hurrengo urtean; telebista estereoskopikoa eta koloreetako telebistaren aintzindaria bihurtu zen. Bere jabegokoa zen Telebistaren Garapenerako Baird Konpainiak (La Compañía Baid para el Desarrollo de la Televisión) 1929ko irailaren 30ean BBCrako izan zen lehen programa eskeini zion. Azkenik, kontuan hartzekoa da telebistetako lehenengo sistemak 30 lineetako irudiak transmititzen zituztela eta Bairdek sistema konplexuago baten garapenean parte hartu zuela. Horrela, irudiak linea gehiagorekin zeuden eta irudiaren definizio hobeago bat emateko aukera ematen zuten. Hala ere, 240 lineetako sistema mekaniko hau, 405 lineetako sistema elektriko batek ordezkatu zuen. Azken hau, Marconi eta EMIk asmaturikoa. Gaur egungo telebistetako irudiek, 525 eta 819 linea dituzte.