Gazteei zuzendutako irratia dugu hau. Musika, umorea eta gazteen intereseko informazioa eskaintzen ditu. Euskal Herriko eta kanpoko abestirik berrienak ematen ditu. Larunbatero Top Gaztea izeneko saioa egoten da, bertan zerrenda bat osatzen da asteko kanturik entzunenekin. Horretarako, web orriko Top Gaztean sartzen zara, norbere iritzia eman ahal izateko. Musika, dantzatzeko gogoa, jolasteko irrika, txantxa... Denak lagunak dira, jakin-mina, solidaritatea eta abentura ametsak ere lagun ditu Euskadi Gazteak.