Tele 7 (Barakaldo) Sorrera: 1988ko apirilean. Radio 7-n aritzen ziren kazetaritza ikasle batzuen ekimenez. Ibar Ezkerreko telebista egin nahi zuten eta autoenplegu moduan hartu zuten egitasmo hau. Jabea: Langileak dira telebistako bazkideak. Pribatua. Langile kopurua: 20 langile. Informatiboetan 5, kiroletan 5, disc jockey-teknikari lanetan 5 (Radio 7-ko disc jockey-ak telebistako teknikariak dira), 2 errealizatzaile eta 3 kameraman. Gainerakoak kolaboratzaileak. Azpiegitura: 100 metro karratuko plato bat. Triangelu baten moduan dute egituratua eta grabatu beharreko saioen arabera, biratuz dihoa. Platoko hiru kamera, 3 kamera ENG, unitate ibiltari bat (bertan 2 kamera) eta edizio gelak. Programazio kopurua eguneko: 12 orduko programazioa. % 100 barne ekoizpena. Euskararen erabilera: Ez dago euskarazko saiorik, albiste laburpena soilik. Haurrentzako saio bat egin asmo dute. Urteko aurrekontua: 25 milioi pezeta. Finantziazioa: Publizitatea da beren diru sarrera garrantzitsuena, baina unitate ibiltaria produktora edo ekoiztetxe moduan ere erabiltzen dute. Hedapena: Bizkaia osoa. 800.000 biztanleko audientzia potentziala dute. Helburuak, erronkak: Legea datorrenerako lizentzia bat izatea eta legeztaturik, publizitatetik sarrera gehiago izatea. Herrian gertatzen dena eskaintzen jarraitzea. Ez dute ETBren lehiatzaile izan nahi, osagarri baizik.