Publizitatea ez da gaur egungo gauza. Hasiera baten ahozkoa zen; Antzinako Grezian, pregoneroek abereak eta esklabuak saltzen zituzten; horretarako, errima publizitarioak abesten zituzten herritarren aurrean. Erdi Aroan ere, Europako zentru komertzial ezberdinek pregoneroen beharra izaten zuten bezeroak erakartzeko. Bestetik, masen publizitateak bere jatorria XVI.mendeko "volante" ingeles eta alemanetan du, eskuz esku zabaltzen zirenak edota toki ikusgarrietan jartzen zirenak. Marka ezberdinen eta fabrika izenen sorrera ere Erdi Aroan kokatzen da. Kalitatea arduratzeko ezaugarri batean bihurtu zenean, marka abantaila izugarria izan zen. Lehen iragarkia Londreseko William Caxton-ek argitaratu zuen, egunkari baten eta ingelesez; eta 1704.urtean iragarkiak zituen lehen egunkaria sortu zen "Boston Newsletter". 1900 eta 1920 urteen artean, publizitatea profesionaltasun zentzua hartzen hasi zen, aldi berean, jendea publizitatearen botereaz jabetzen hasi zelarik. Irratiaren agerpenak publizitatea audientzia maila altuetara bideratu ahal izatea ahalbidetu zuen. Bestetik, marketinari zuzendutako ikerkuntzak 1929ko krisi garaian izan zuten hasiera; kontsumitzailearen aktitude eta gustuak aztertzen hasi zirenean. Hala ere, Bigarren Mundu Gerra ostean telebistaren hedapenarekin etorri zen publizitatearen benetako hazkundea. 40ko eta 50eko hamarkaden artean iragarki mota berri bat agertu zen; iragartzen zituzten produktuen ezaugarriak onarpen soziala, estiloa, luxua eta arrakastarekin lotzen zituztenak. Orduan sortu ziren ezagutzen ditugun "Erraldoi Industialak"("Gigantes de la industria"). Publizitatearen presentzia telebistan masiboa bilakatu da azken urteotan. "Parrillak" eratzeko moduaren aldaketarekin batera, publizitatearen nagusitasuna heldu da. Gaur egun, edozein mozketa publizitarioak ez du hamar minutu baino gutxiagoko iraupenik kate batean ere ez. Izan ere, iragarkiek filme baten emisioaren iraupena bikoiztera heldu daitezke lasai asko. Kanal batzuk ikusentzuleak "saritzera" heldu dira astean behin mozketa publizitariorik gabeko emanaldiekin. Publizitatea hedabideen eusle ekonomikorik nagusiena bilakatu da azken urteotan, bai prentsa idatzian baita ikusentzunezkoetan ere. Gaur egun ezin da imajinatu publizitaterik gabeko hedabiderik, ezinezkoa baita aurrera egitea finantzaketa barik. Frantzian telebistako publizitatea kontrolatzeko eta arautzeko legedia martxan da, baina Estatu Espainiarrean ez dago mugarik, iragarkien tarteak nahi bezain besteko iraupena izan dezake. Europar Batasunean badira mota honetako legediak garatu dituzten beste estatu batzuk.