Kalitatearen eztabaida: 80 hamarkadatik aurrera telebista egituren barnean hainbat aldaketa sortu dira telebista panorama berri bat eraikiz. Telebistak sistema monopolistiko bat izatetik, sistema mixtoetan banandu dira, kate ezberdinak sortuz, euren artean lehia bat izanez. Lehia horren ondorioz,telebista publiko eta pribatuek kalitatea kontserbatzeari uko egin eta audientzaren eta komertzializazio eske arizten dira, telebista kultura berri bat eratuz. Fenomeno honek debate teoriko internazionala eraiki du mundu osoan zehar, batez ere telebista kate publikoen zereginean, hauek historian zehar izan baitira kalitatearen defendatzaile sutsuak izan direnak, gizartearen hezkuntza sustatuz, ekonomia eta audientziari begirada soil bat eman gabe. ztabaida horretan, telebistako adituek diote arazoa kalitatearen definizioan dagoela (zer egin nahi dugu?), eta definizio horren gainbegiraketa bat proposatzen dute arazoari irtenbidea emateko.