Lehenengo emandegi espainiarra EAJ 1 Radio Barcelona 1go irrati emanaldiak Radio Ibericak burutu zituen 1923-1924 urte bitartean , oso irregularrak ziren emanaldiak. Honen arrazoia hauxe da: - Irrati aparatuak egiten zituen pertsona talde batek sortu zuen irrati hau, azken finean irratiarekin esperimentuak egiten zituzten teknikariak ziren. Irratiaren hazkundea 1924. urtean hasten da Primo jeneralaren diktadura puri-purian dagoen garaian. Honek irratian propaganda zabaltzeko bide egokia ikusi zuen. Hazkundea era neurrigabe batean ematen ari zenez autoritateek zerbait egin beharra zegoela ikusi zuten eta horregatik Irrati Difusioaren araudia kaleratzea erabaki zuten. Araudi hau eratzeko orduan ministerio ezberdinek hartu zuten parte: Itsasokoak, Gerrakoak, lanbide heziketarenak, Defentsarenak... 1924.udan araudia behin onartuta irratsaio ezberdinak egiteko araudiak banatzen hasi ziren: EAJ1 Radio Barcelona, EAJ2 Radio Espaņa de Madrid, EAJ3 Radio Cadiz, EAJ4 Estacion Castilla, EAJ5 Club Sevillano, EAJ6 Radio Iberica. Azaroaren 14an Radio Barcelona ofizialki zabaltzen da, jarraian emandegi honetatik ateratako lehenengo hitzak entzuteko aukera izango dugu. 1925-1926 bitartean lehenengo emandegian finkatu egin ziren eta apurka-apurka gainontzeko lurralde guztietara zabaldu zen irratia: Andaluzia, Galizia, Gaztela, Euskal Herria... Hauen programazioa oso mugatua zen eta soilik albistegiak, musika eta kultura lantzen zuten bertan. Emisoren kopurua handitzen zihoan neurrian kalitatea ere hobetuz joan zen. Guda zibila eta irratia II. errepublikaren etorrerarekin irrati aparatu bat zuen pertsonen kopurua nabarmenki ugaritu zen eta audientziak ere gora egiten zuen etengabean. Ondorioz, emandegi berriak sortzen joan ziren eta bereziki garrantzitsuak dira: Emandegi lokalak. 1936ko uztailaren 16an Gerra Zibilak eztanda egin zuenean irratia propaganda politikoa burutzeko ezinbesteko tresna bilakatu zen. Francok ezarri zuen diktadura militarrak irratian eragina izan zuen ere; beraz, irrati bidez aireratzen zuen informazio guztia diktaduraren onurarako izango zen. Gauzak horrela, irratibidea kontrolatuta izateko Radio Nacional de Espainari monopolioa aitortu zion Katalunian tropa nazionalak sartzearekin batera katalanez egindako irratiaren desagerpena suposatu zuen, EAJ15 barne. Momentu honetatik aurrera Falangea irrati bidezko emanaldien arduraduna eta ikustatzailea bilakatu zen. Garai honetatik aipagarriena irratibideak jasan zuen Zentsura izan zen. Irrati emandegiek diktadura aurrez onartutako ezer ezin zuten aireratu, horregatik zentsoreek gidoi oro gainbegiratzen zuten. RNE ez ziren gainontzeko emandegi guztiek informazio lokalak emateko aukera zuten soilik eta aurrez aipatu bezala beti zentsoreen onespena lortu ostean. Espainian hau gertatzen zen bitartean Europan II. Mundu gerra hastear zegoen, beraz, honek ere irratia arma propagandistikoa bilakatzera bultzatu zuen. 40. hamarkadan irratiak aurrerapen teknologikoak izan zituen, urte hauetan zehar irrati-aparatu kopuruak ugaltzen jarraitzen du eta gobernuari ideologikoki zein politikoki lotutako emandegiak ere era ikusgarri batean loratu ziren. 1954. urtean Rem, Cope eta Ces jaiotzen dira. Irratia kontrolpean zegoen tresna izan arren, familien denborapasarako baliogarria zen eta 50-60ko hamarkadetan irrati-nobelek izugarrizko boom-a suposatu zuten. Hemen dugu Ama Rosa irrati nobelaren zatitxo bat.