Irratia 1901ean sortu zen. 1868an James Clerk Maxwell fisikari eta matematikari eskoziar elektromagnetismoari buruzko legeak finkatu zituenean lehenbiziko urratsak eman ziren irratia sortzeko bidean. Uhin elektromagnetiko horien existentzia, H.R. Hertz alemaniarrak berretsi zituen geroago. Hertz-ek zirkuitu elektriko bat egin zuen aipatutako uhinak sortzeko, ikersaio hartan uhin horiek argiaren hedapen-abiadura bera zutela erakutsiz. Ondorioz, uhin elektronikomagnetikoek fisikari alemaniar honen deitura daramate (uhin hertziarrak).