Historiografiak Marconi (1874-1937) italiarrari eman dio irratia deskubritu izenaren ospea. Honek 1897ko ekainaren 2an inskribitu zuen patentea. Marconik fase esperimentaletik baino harantzago eraman zuen hari gabeko transmizioa. Marconi Bolonian jaiotako ingeniari elektrizista eta asmatzailea. Berea izan zen, onda etereen bitartez transmititua izan zen lehenengo giza ahotsa. Guillermo Giussepe Marconi italiarraren eta bere bigarren emaztea izan zen Ann Jameson irlandarren 3garren semea izan zen. 8 urte zituelarik bere nahi handiena aitaren liburutegian orduak eta orduak igarotzea zen. Bertan ez zegoenean, tramankulu ugari egiteari ekiten zion gero hauen korronte elektrikora konektatzen zituen, eta sarritan kortazirkuitoak sortarazten zituen. Elektrizitatearen inguruan zuen interesa ikusita bere ama Vicente Rosarekin, fisikako irakaslearekin, harremanetan jarri zen Guillermori klaseak emateko eskatuz. Irakaslearentzat bere ikasle berriak dohai berezi bat zuen eta honen ezagutzak miresgarriak zirela jakinarazi zien gurasoei. Marconi senar-emazteak dirudunak ziren, hala eta guztiz ere, aita ez zegoen guztiz seguru dirua Guillermoren tramankuluetan inbertitzea ideia ona izango zen ala ez. Marconik kilometro batetara seinaleak igortzea lortu zuenean aitak bere semearen maisutasuna txalotu zuen. 22 urte zituela bere anaia Alfonsori "S" Morse alfabetoaren letra igorri zion. Hala ere, Gobernu Italiarrak ez zuen esperimentua aintzat hartu eta Marconi eta bere ama Londresera joan behar izan ziren. 1897. urtean arrakasta izugarria lortu zuen bere asmakizunaren aurkezpena egin zuenean honek 4 kilometrotako distantzia bete baitzuelako. Gauzak horrela, herrialde askok asmakizunaren garrantzia ikusita ordezkariak bidali zituzten Londresera eta hilabete batzuen buruan finantza talde batek "Marcini Wireless Telegraph ahd Signal Company" sortu zuen. Marconiren ahaleginak bere igorgailuaren potentzia eta irismena handitzea zen. Horrela,1898. urtean Dover hiritik hurbil zegoen toki bat eta itsasertzetik 19 kilometrotara zegoen EAST GOODWIN itsasontzia lotzea lortu zuen. 1902. urtean Eskozia Berritik Kanada eta Britaniaren arteko lehenengo mezua bidaltzen du eta 1903. Urtean Britania Handitik Ameriketako Estatu Batuetara lehenengo mezua igortzen du. 1909. urtean Suediako Akademiak fisikako Nobel saria eman zion.