"Boulevard" Xabier Lapitz eta Arantza Ruiz, Radio Euskadin sorpresaz beteriko denboraldi honetan, goizeko ahots berriak ditugu. "Boulevard" taldeko kide izango dira Almudena Cachorekin batera eta Sonia Hernandoren zuzendaritzapean. Goizeko 06:00etatik 13:00etara hemen eta munduan gertatzen dena jakiteko "Boulevard"etik txangoa egitea da burutaziorik egokiena. Era guztietako iritziak entzun ahal izango ditugu "Boulevard-Crónica de Euskadi", "Boulevard Abierto" eta "Boulevard Magazine" saioetan. Kolaboratzaile eta gonbidatuen iritziez gainera, entzuleen bozgorailu ere izango dira. Unitate mugikorra kalean, Antonio Alvarez Solisen ikuspegia, eta Cecilio eta bere taldearen umorea ere eskainiko dituzte magazinean.