Radio Euskadirekin batera eskaintzen dituen albistegiez gain, Radio Vitoriak, Arabako irratien liderrak, "Araba Gaur" saioko hiru emanaldi eskainiko ditu. Astelehenetik ostiralera, lehen edizioan Arabako politika, gizarte eta kultura arloko adituek egun-eguneko gaiak aletuko dituzte. Lehen emanaldi horrek ordutegi berria izango du: zortzietatik bederatzietara. Asteburuetako albistegiak osatzeko, "Alava 7 Días" irratsaioan, eztabaida politikoak, elkarrizketa sakonak eta aktualitatearen azterketa izango dira. Hori guztia,Arabako lehen irratiak 70 urte beteko ditu.