Tenperaturaren konparaketa eskala desberdinetan

Tenperatura neurtzeko termometroak erabiltzen dira. Termometroak eskala desberdinetan oinarrituta daude, hala nola Celsius graduak, Fahrenheit graduak eta Kelvin graduak; beraz, berrietako tenperaturen datuak eskala batean zein beste batean etor daitezke. Horregatik, oso garrantzitsua da euren arteko erlazioa ezagutzea. Eskala hauetan puntu bi amankomuntzat hartu dira: izotza likidotzen denekoa -fusio puntua- 0ºC eta 32ºF eta 273ºK-etan ematen dena eta uraren irekite puntua -ebulizio puntua- 100ºC, 212ºF edo 373ºK-etan ematen dena. Horrek esan nahi du Celsius eskalan 0º eta 100º artean 100 zati berdinak dauden bitartean, Fahrenheit graduetan 180 zati berdinak daudela.

Emandako informazioa kontuan hartuz kalkulatu:

 

 

Sorry, the GeoGebra Applet could not be started. Please make sure that Java 1.4.2 (or later) is installed and active in your browser (Click here to install Java now)

 

1) Zenbat gradu fahrenheit dagokio gradu zentigrado bati? , eta zenbat gradu kelvin dagokio gradu zentigrado bati?

2) Goiko grafikoan hiru eskalak dituzu. Zeintzu izango dira 40ºF eta -40ºF gradutako tenperaturak ºC gradutan?.

3) Berotegi efektuaren ondorioz 1886 urtetik gaur arte gure planetaren tenperatura batezbeste 0,5ºC gradu igo dela kalkulatzen da. Zein izango da igoera honen inguruko informazioa Estatu Batuetako aldizkari batean irakurriz gero, zein eskalatan etorriko da adierazita eta zein maila adieraziko du?

4) Grafikoak eta datuak aztertuz zer eratako funtzioak ditugu?, zergatik?

5) Eskala bakoitzean handitzen den proportzioa berdina al da? Badauka datu horrek zer ikusirik funtzioaren maldarekin?

6) Zer esan nahi digu informazio horrek?

7) Zein da funtzio bakoitzaren adierazpen analitikoa?

 

 

(BegoƱa Burgoa Etxaburu, GeoGebraz egina)