FOTOSINTESIA BALDINTZATZEN DUTEN ERAGILEAK
BIOLOGIA
 

C3 eta C4 LANDAREAK  

Gogoratu aurreko orri batean Landare esziofilo eta landare heliofiloei egindako lana.

Landare hauek eguzkitapenarekiko erantzun oso desberdina dute.

   

 

 

Esta unidad interactiva requiere la máquina virtual de Java J2RE.

   Gure inguru epeletako landareak aurretik landutako estrategiren bat erakasten dute. Hauei C3 landareak deritze.

   Baina, inguru berotsuetan, oihan basamortuetako lekuetan, landare batzuk eguzkiztapen handietara egokitu dira, hala nola artua edo kaktusak. Hauei C4 landareak deritze.

 

JARDUERA

a) Begiratu hiru grafikoak eta euren artean konparatu.

b) Bilatu C4 landareei buruzko informazioa eta azaldu ahal duzun zehatzen landare hauek argi-intentsitatez ez asetzeko erabilitako bidea.  Egin lortutako informazioaz txosten bat eta gero zure lankideak egindakoarekin biok bat egin klasean azaltzeko. 

c) Orain saiatu zaitez argumentu matematikoak erabiliz zure argumentu biologikoak aberazten.

d) Uste duzu grafiko guztien maldak antzekoak direla?, zein da maldak emango diguten informazioa?

e) Lortu grafiko bakoitzari dagokion malda.

f) Zure ustez, grafikoek adierazitakoak funtzioak dira, zergatik?

g) Landare heliofiloen grafikoak eta landare esziofiloen grafikoak bat egiten dute momentu batean, zein informazioa ematen digu puntu horrek? Saiatu puntu hori lortzen; horretarako eman beharreko pausuak idatziz.

 

 
 

  Miguel Ángel Sierra González (moldaera eta itzulpena Begoņa Burgoa Etxaburu)
 
© Ministerio de Educación. Año 2006