“Kontaketa informatiboa da, neurri batez edo bestez informagarria den narrazioa, zeinetan kazetariaren ikusmoldea, kontua efokatzeko moduak eragina baitu lanaren burutzean. Beraz, informazio -eta narrazio- aspektuak ditu.” Martín Vivaldi “Erreportaria gertaera izan den tokira hurreratzen da, aktore eta lekukoengana doa, galdetu egiten die, datuak hartzen ditu, sinatua den testu batek ematen duen askatasunaz eta baliabide literarioak baliatuz. Horrela egin ohi da irakurleak ikus dezan, uler dezan gertatutakoa, jabe daitezen lekukoek egindakoaz, kontura daitezen zer pentsatzen duten protagonistek. Era horretan irakurleak giroaz jabetzen dira.” Lorenzo Gomis