Aburu artikulua edo iruzkina da zutabea, beti sinaturik doana. Zutabeak egunkariko atal finkoetan agertu ohi dira eta berdintsua den espazioan (zutabe bakarrean edo bitan). Zutabegilea prestigioa daukan kazetaria edo aditua izaten da, hedabidearen zuzendaritzaren konfidantza daukana eta, nahiz eta batzuetan linea editorialarekin desadostasun arinak agertu ahal dituen, orohar linea ideologiko nagusiekin bat egiten du. ("Kazetaritzaren hasi-masiak"; José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Gorka J. Palazio. 85 eta 86 orriak)