Hedabideen albiste hornitzaile nagusiak dira. Agentziek prestatzen eta bidaltzen dituzten informazioak komunikabideen estiloetara egokitua daude. Agentzia hauek informazioa barra-barra igortzen dute hedabideetara egunero. Hala ere, informazio hauetatik guztietatik kopuru ttipi bat baino ez da argitaratzen. Hautaketa honen zioa ez da soilik hedabideetan jasotzen den albiste kopuru haundia. Gehienetan, posible den guztietan, hedabideek beren iturriak erablitzea erabakitzen dute, eta ez ordenagailuen pantailatik heltzen den ekai informatiboa. ("Kazetaritzaren hasi-masiak"; José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Gorka J. Palazio. 193. orria)