Edozein gai sakonki aztertu ahal izateko dokumentazio lana ezinbestekoa izaten da. Erreportaia edo elkarrizketa taxuz egiteko, aldez aurretik, gai edo pertsona horri buruzko datu garrantzitsuak bilatu behar dira. Zenbait informazio motatan ere dokumentazio lana funtsezkoa da; adibidez, gertaera baten kronologia eta aurrekariak azaldu nahi direnean.(...) Azken urte hauetan, informatikaren garapenaren kariaz, sarean aurki daitezkeen dokumentazio zerbitzuak ugaritu dira. Informazio agentziak eta beste enpresa batzuek informazio datutegiak sortu dituzte. Zerbitzu horiek edozein komunikabiderentzat eskuragarriak dira, kuota bat ordainduz gero. ("Kazetaritzaren hasi-masiak"; José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Gorka J. Palazio. 196. orria)