Noizbehinka, egunkariek kazetari bat kontratatzen dute gai edo gertaera jakin bat lantzeko. Zerbitzu hauek jakina ezohikoak dira; baina badaude kontratazio berezi hauei esker bizi diren kazetariak. Beste batzuetan, lan hau egiteko kazetari bat kontratatu beharrean, egunkariek agentzia baten zerbitzuak eskatzen dituzte. Agentzia batzuk gertaera inportanteetan kronika bereziak eskaintzen dizkiete hedabideei. Kasu hauetan, egunkariek prezio berezi bat ere ordaindu behar dute. ("Kazetaritzaren hasi-masiak"; José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Gorka J. Palazio. 198. orria)