Arantza Gutierrez, UEU-ko Komunikazio SailekoBuruari elkarrizketa MAITE LARRAŅAGA -Nola ikusten duzu irratiaren etorkizun digitala? Derrigorrez izan beharko du digitala, bai produkzioan eta, beharbada, kasu batzuetan, baita emanaldietan ere. Irratia digitala izango da teknologiak horra jotzen duelako; baina oraindik ez dakigu nolakoa izango den. Oraingoz irrati guztiek, txiki eta handiek, oso argi daukate ekoizpen arloan digitalizazioa erabiltzeko joera nagusitzen ari dela. Estudio gehienetan sistema analogikoak baztertzen ari dira eta inork ez luke bobinetan oinarritutako irrati bat jarriko edo ez luke disko plater bat erabiliko. Euskal Herrian oraingoz nahiko gelditutadago; egin den gauza bakarra Euskadi Irratiak eta Radio Vitoriak batera egin zuten saiakera izan da, hau da, DAB (Digital Audio Broadcastiang sistema) emanaldiak eman ziren. Prozesua nahikoa geldoa da. Espainiar estatuan frogak egin dituzte baina azkenean emanaldi hauek irrati konbentzionaletan ematenden programazioaren bikoizketa hutsa dira. Copek ere iragarri du emanaldi digitalak eskainiko dituela baina oraingoz ez dago programazio propiorik horretarako. Une honetan badakigu etorkizuna digitala izango dela, baina itxaroteko garaian gaude. -Nolako aukerak eskaintzen ditu digitalizazioak ekoizpenean eta muntaian? Hori argitzeko adibide bat erabiliko dut: egun ia denok ordenagailuz idazten dugu. Kopiatu, erantsi, argazki bat jarri... gehienok dakigu gauza hauek egiten. Sistema digitalarekin hori berbera egin ahal dugu baina soinuarekin. Beraz soinua hartu eta erantsi, kopiatu, bikoiztu eta abar egiten ahal dugu,kalitate bikainaz gainera. Kalitatea disko konpaktoenarekin parekatu daiteke. Digitalizazioak gainera, soberan dagoen denbora murrizten du eta hau Oso garrantzitsua da; irratian denbora dirua baita. Gainera produktu Hobeakegiteko orduan digitalizazioak sormena lantzen laguntzen du. Horrez gain, digitalizazioari buruz hitz egiten dugunean Internet ere aipatu behar dugu. Honek aukera asko ematen ditu irratiak bere burua ezagutarazteko. Irrati batzuk web orrialde bat daukate beren programazioaren Informazioarekin bakarrik, baina beste batzuk programazio propioa daukate. Internetez informazio asko jasotzen da, bai idatzia eta baita soinua ere. Soinu artxibo asko daude eta programatzaileek eta kazetariek hori dena erabil dezakete. Tresna asko ditugu, eta hau nire iritzi pertsonala da, baina entzuleek orokorrean laguntzeko ahots bat bilatzen dute. Irrati digitalek informazio asko erabiliko dute eta tresneria handia izango dute, baina hori al da entzuleek jaso nahi dutena? Horixe izango da aztertu beharko dena. -Internet aipatzen duzunean betiko transistorea desagertuko dela inpresioa ematen du. Nola aldatuko da irratia fisikoki? Ez da gehiegi aldatuko.Ohiko gauzak egiten ditugun bitartean entzuten dugu irratia: gidatzen gaudela, lotara goazenean edota etxeko lanak egiten ditugunean. Ez zaigu gustatzen bakarrik egotea, azken finean berotasuna bilatzen dugu. Ezin dut esan irratia, gure betiko irratia, desagertuko denik, baina ez naiz ausartzen zer gertatuko den iragartzera.Irratiak esku gutxiren gain geratzeko arriskua ere badago. Digitalizazioa garestia da, eta horrek mugak jartzen ditu. Estatu Batuetan adibidez ez daude guztiz ados DAB sistemarekin. Digital Audio BroadcastingEuropan zabaldu den sistema da eta garestia da. -Euskal irratigintza, orduan, non gelditzen da digitalizazio prozesu horren barruan? Hori ikusiko dugu, baina une honetan etorkizuna latza ikusten da. Beste alde batetik, hainbat irrati digitalizazioa eta internet erabiltzen ari Dira informazioa elkar trukatzeko eta beraien artean oztopo fisikoak gainditzeko. Internetez artxiboak bidal ditzakegu, eta Iparraldeko hiru irrati Kateak ordenadore bidez konektatuta daude. -Hemengo irrati txikiek izango al dute aukerarik prozesu honetan parte hartzeko? Hemengo irratiek indar handia daukate eta ohitura handia dago irratigintzan produzitzeko. Gauza interesgarriak egiten dira eta dirurik gabe ere talentua badago. Arazoa da kontzesioak edo dirua lortzeko mugak hor egongo direla beti.Txikiak baztertuta egondo dira prozesu honetan. Baina erne egon behar dugu gure eskubideak aldarrikatzeko, batez ere hizkuntza eskubideak.