* LEHENENGO AROA(XX.mendeko lehen urteetatik- 1936 arte) 1912an D.Sanorff-ek 62 orduz etenik gabe Titanic-en hondoratzea erretransmititu zuen. Honen ondorioz, Sanorffek agerian utzi zuen irratia gertaera informatiboen berri emateko bitarteko dinamiko eta egokia zela. Hala ere, garai hartan irratia oraindik itsas komunikazioetarako tresna zen batez ere. 1914an EEBBetako zenbait unibertsitatek eguraldiari buruzko informazioa eta berriak hedatzeko tresnatzat hartu zuten irratia. Honela, 1920tik aurrera Estatu Batuetan lehenbiziko emanaldi erregularrak hasi ziren, hain zuzen ere, Pittsburgheko estazioa izan zen lehenbizikoa. Honela irratiaren berritasuna eta problema teknikoak gorabehera, irrati estazioen kopuruak berehala egin zuen gora. Irrati-estazioen kopuru handia sortzen zuen konpetentziaren ondorioz, 1922.urtean toll-casting izeneko sistema abiatu zen, hau erretransmisio-denbora salgai jartzean oinarritzen zen. Beraz, publizitate-iragarleak eta irrati-estazioen jabeak elkarri begiratzen hasiak ziren. 1926an RCA-k National Broadcasting Company enpresa sortu zuen, non 24 estazio kate biltzen ziren.Bertzalde, Europan ere bateratsu hasi ziren irratibidezko lehen emanaldi erregularrak egiten. 1923an lehen Albistegi Nagusia egin zen EEBBtan. Garai hartan prentsa idatziko kazetariak kontratatzen zituzten irratietako albistegiak egiteko, informazio agentziek uko egiten bait zioten irratian lan egiteari. Ondorioz, berehala sortu zen prentsa idatziaren eta irratiaren arteko lehia. Baina 1933an CBS-k irrati estazioei zuzendutako lehenbiziko informazio agentzia sortu zuen: Columbia News Service (CNS). Albiste agentziek, denboraren poderioz amore eman behar izan zuten, eta irrati horientzako zerbitzuak eskeintzen hasi ziren. Irratia, horrela, informazio iturri prestigiosoa bilakatu zen. * BIGARREN AROA ( 1936-1960ko hamarkadaren hasiera arte) Garai honetan irratiak bi gertaera bizi izan zituen: alde batetik, irratsaio baten emanaldia dago: 1938ko urriaren 30ean BBS irrati kateak "Munduaren gerra" izeneko irratsaioa transmititu zuen. Orson Wells-ek alienigenen inbasioa zegoela sinestarazi zien entzuleei. Jende batzuen izua itzela izan zen, horrela erakutsi zen irratiak aukera handiak eman zitzakeela fikzio eta dramaren alorrean. Bertzalde, II.Mundu Gerrak agerian utzi zuen irratia egokia zela jendearen pentsamenduak eta ideologiak aldatzeko. Ondorioz irrati informazioak, garai honetan zentsura ezagutu zuen. Aldi berean, gerra garaian bi eredu nabaritzen dira irrati alorrean: eredu alemaniarra (Goebbels), autoritarioa dena eta eredu britainiarra (BBC), nahiko profesional dena. Bigarren aro honetako berrikuntza teknologikoek oinarrizko lau elementu ekarri zituen: FM-ren garapena, transistoreen aplikazioa, estereofonia eta magnetofonoaren asmatzea. Gainera, irratian musika zen nagusi, informazioak gero eta minutu gehiago hartzen bazuen ere. * HIRUGARREN AROA (1960ko hamarkadaren hasieratik- 1977arte) Ideia berriak sortu ziren garai honetan: gero eta pertsonalizatuagoa zen irratia; zuzeneko informazioa bilatzen zen ( kaleko jendearen problematikara hurbildu); FM-k arrakasta lortu zuen hirietan eta horrek kalitatezko musikaren entzunaldiak ekarri zituen; irratiak espezializatu ziren entzuleria desberdinengana heltzeko. Honekin batera irrati kontrakultura sortu zen. Alde batetik, EEBB-tan ikasleek estazioak sortu zituzten hainbat salaketa egiteko, eta bertze aldetik Europan irrati libreak popularizatu ziren. Honela Europako estatu gehienetan monopolioak zeuden eta irrati publikoetan espezializazioari ekin zioten, hainbat kanal sortuz, kanal bakoitza entzuleri konkretu bati zuzenduta zegoelarik. Aldi berean, programazioa egokitu egiten zen entzuleen ohiturei eta asteburuetako programazioa zeharo bereizten zen lanegunetakotik. 1977an informazioaren liberalizazioa iritsi zen. * LAUGARREN AROA (1977tik-1996 arte) Garai honetan informazioaren liberalizazioa hasi eta garatu zen, baina 1996an irrati digitalak aro berrian jarri gintuen. * BOSTGARREN AROA ( 1996tik- ) Irrati digitalaren garaia da. Irrati digitalak Europan DAB ( Digital Audio Broadcasting) izena du. Garai honetan irrati informatiboak erronka berriak dauzka, konkretuki horrenbeste lehiakide dituen eremu informatiboan bere tokia finkatzea eta teknologia berriek sortzen dituzten ohitura berriei egokitzea. Ondorioz, etorkizunean irrati digitalak aukera gehiago emango digu ahots gehiago entzun ahal izateko.