RADIO SAN SEBASTIAN: 1925eko azaroaren 24ean Radio San Sebastian sortu zen. Irrati honen ekipo emisorea Igeldo mendian kokatu zen. Honela lehenengo emisioek 17:00-19:00orduak eta 21:00-23:00orduak hartzen zituzten, bertan aktoreei, abeslariei eta intelektualei egindako elkarrizketak nagusi zirelarik. 40ko hamarkadan, kate honetan teatro espainiarra eta unibertsala zuzenean erretransmititzen zen. Dena zuzenean egiten zen garai honetan ez bait zegoen grabatzeko aparailurik.Baina 50eko hamarkadan izugarrizko aurrerapen teknologikoa eman zen harizko mikrofonoak zirela eta. Magnetofono hauen ondorioz saio berriak eta desberdinak grabatzen hasten dira. Adibidez "Cabalgata de fin de semana", "ustedes son formidables", "Carrusel deportivo" edota irratinobela famatuak. Kate honek zuen FM emandegiaren ondorioz 40 Principales sortuko da. Gaur egun, Radio San Sebastian gaurkotasunezko informazioari lotutako emisora da. RADIO BILBAO: Bizkaiako lehenengo irrati emisioak 1925eko maiatzaren 1ean izan ziren. Data honetan EAJ 9Radio Club Vizcaya emisioa kaleratzen da. Aldi berean, 1925eko irailaren 20an EAJ 11 RadioVizcaya emititzen hasten da. Bi emisora hauek momentu txarrak izan zituzten, honela 1927an Union Rradiok erosi zituen baino 1928an itxi egin ziren. 1933ko urriaren 31an EAJ 28 Radio-ren emisioak hasten dira.Garai honetan programazioa lau emankizunez osatua zegoen: goizean 8:30etatik 9:00etara albisteen irakurketa; 11:30-12:15 orduetan boltsaren berriak; eguerdian 13:30etatik 15:00etara karteleraren irakurketa, berri metereologikoak, dedikatutako diskoak eta solastutako nobelak; 19:00-23:30 orduetan zine kritikak, orkestren emanaldiak eta ingeles, frantses eta euskera klaseak. Gerra zibila bitartean, irrati honek emititzen jarraitu zuen baina izen desberdinekin: Radio Requete, Radio Espaņa edo Radio Bilbao, azken hau gaur egun arte erabili duelarik. 1943 urtean zenbait arazo ekonomiko zirela eta, EAJ 28 Radio Bilbao SER Kateak eskuratzen du gaur egun arte.Honela, Bizkaian emisora hau entzunena da. RADIO VITORIA: Eusko Jaurlaritzak Radio Vitoria erostearen ondorioz, SER Katea Gasteizen emisorarik gabe geratu zen. SERek Mirandan zuen emisora aprobetxatu zuen isofrekuentziak erabiltzeko eta Burgos-eko emisor batetik Gasteizera zuzendutako programazioa emititzen zuen. Honen estudioa Gasteizen kokatuta zegoen. Katearen programak , saio lokalak eta jaiegun erretransmisioak emititzen zituen Radio 88 izendapenarekin.Azkenean, Eusko Jaurlaritzak emisio baimena eman zion eta ondorioz Ser Vitoria izen hartu zuen.