Bereizmen
handiko telebista (B.H. TB)
Gutxi-asko guztiok
ikusi ditugu 1992ko Joko Olinpikoetako irudiak, baina oso gutxik ikusiko
zituzten irudi haiek Bereizmen Handiko Telebistaz. Izan ere, 10 bat urte
beharko baitira oraindik sistema hau gure etxeko telebistek izan dezaten
arte.
Ondorengo lerroetan
Bereizmen Handiko Telebista zer den aztertuko dugu, baina gatozen lehenbizi
ezaguna dugun Telebistaren historia ezagutzera.
Gaur egun ezagutzen dugun
telebistaren sistema PAL deritzona da. Hona ezaugarriak: 625 lerroko
bereizmena dauka, 50 Hz-eko eremu-frekuentzia, 4/3ko irudi-erlazioa eta
irudiak koloretan.
1930. urte inguruan
lehenengo telebista-emanaldiak, hasi zirenez gero, telebistaren ezaugarri
hauek ez dira aldatu, zuri-beltzetik koloretarako aldaketa izan ezik.
30.eko hamarkadaz
geroztik, telebistaren helburu teknologikoa zinearen 35 mm-ko bereizmenaren
pareko irudi-kalitatea lortzea izan da.
50.eko hamarkadan,
kolorea sartu zen, zuri-beltzeko sistemarekin bateragarria delarik.
Berrikuntza hau sartzeko, banda-zabaleran aldaketa bat egiten da, 7,5
MHz-eraino.
Telebista berarekin
koloretako seinalea ikus zitekeenez, aldaketa honek ez zuen traumarik
eragin; ez etxeko telebistetan eta ez profesionalen artean. (Esan beharra
dago, hala ere, koloretako telebista era bat finkatzerako 15 urte igaro
zirela).
Aldaketa hau
garrantzitsua izan bazen ere, telebistaren bereizmena, berdintsua zen;
zinemako irudietatik urruti artean.
1968an japoniarrek, 35
mm-ko formatuaren pareko sistema sortzeko azterketei ekin zieten.
1970ean Japoniako NHK
telebista publikoak eredu berria aurkeztu zuen: 1.125 lerroko bereizmena,
5/3ko erlazioa, 60 Hz-ko frekuentzia eta 30 MHz-ko banda-zabalera zituena.
Sistema hau ordea,
egungo beste ereduekin ez dator bat.
70. eta 80.eko
hamarkadan, NHK-k sistema hori erabiltzeari ekin zion. Grabaketa, emisio
nahiz errezepziorako ekipamenduak prestatu zituzten. Egun, Japoniako
Bereizmen Handiko Telebistak egunean 8 orduko emanaldiak emititzen ditu,
horretarako duten satelitearen bitartez.
|
Bereizmen
Handiko Telebistekin enfokatzea benetan zaila izaten da. Arazo honi ez
diote oraindik irtenbiderik aurkitu.
|
Baina Europako enpresek
(Philips, Thompson, Bosch ....), japoniarren helburuak ikusita, 1986an Duvrovnik-en
bildutako CCIR-aren Batzarrean, Japoniako eredu berria ez onartzea erabaki
zuten.
Europan Bereizmen
Handiko Telebista-eredu berria asmatzeko, EEE-ak “Eureka 95” egitaraua
sortu du, lau urteko atzerapenaren ondoren.
Beste eremu bat
asmatzeko arrazoia, japoniarren eredua PAL sistemarekin bat ez etortzea
omen zen.
Europako egitarau berri
horrek alderdi desberdinak ditu:
EU 95, produkziorako
ekipamendu-ikerketan ari da eta EU281 berriz, fluxu bitarraren transmisioa
ikertzen.
Philips eta Bosch-ek
elkarte bat sortu dute aldi berean (BTS), Europako eredu berrirako
ekipamenduak prestatzeko. Eredu berri honen ezaugarriak hauexek dira:
1250/50 Hz, 16/9
erlazioa eta 30 MHz-ko banda-zabalera. Ezaugarri guzti hauek bat datozte
egungo telebista-ereduarekin (1.250, 625en bikoitza baita).
Horiek horrela, 1990.
urtea iritsi zenean, Europan gauzak ez zeuden oso gaizki. Japoniarren
eredua martxan zegoen orduan, baina amerikarrek beren eredu berria
proposatu dute.
Amerikarren eredua
NTSC-arekin bateragarria da eta japoniarrek azken aukera galdu duten
bitartean, europarren proiektuaren emaitza gehixeago luzatuko da. Izan ere,
kolorimetria, kontraste-erlazioa eta irudi-erlazioaren behin-betiko eredua
finkatu nahi baitituzte.
Egungo egoera
|
Egun,
sistema honetako monitoreak milioi bat pezetatik (50.000 liberatik) gora
balio du. Bestalde, monitorearen tamaina edo neurririk egokiena 30"koa
da (PAL sisteman 21"koa dugu).
|
Bereizmen Handiko
Telebistan 3 eredu ezagutzen ditugu, eta hirurak elkarrekiko bateraezinak
dira.
Japonia
Produkzio edo
ekoizpenerako eredurik onena dugu, baina MUSE transmisio edo
emanaldi-sistemaz ez dago gauza bera esaterik, (MUSE transmisio-sistema
benetan Bereizmen Handikoa ez da).
Filmetik bideorako
transferentzia ona da eta Europako Bereizmen Handiko Telebistara bihurtzea
ere bai. Era berean, monitorizazio-tutuak onenak dira.
Ekipamenduek sistema
digitalean egiten dute lan eta grabaketan seinalea ez da analogikoa.
Ekipamenduak erabiltzeko aukerak PAL sistemaren berdinak dira.
Europa
HD Mac sistemaren
bitartez egiten den transmisioa MUSE sistemarena baino hobea da. Hala ere,
esan beharra dago Bereizmen Handiko Telebistako seinalea transmititzeko
Dz/HD Mac sistema erabiltzea 1995erako utzi dela, hau da, HDTV digitalaren
bermatzea ikus dadin arte.
Dz Mac, Bereizmen
Handiko Telebista martxan jarri aurretik erabiltzeko eredua dugu. Ez da Bereizmen
Handikoa beraz. Thompson etxeak “Dz Mac 16/9 estereo” hargailua salgai
jarri du dagoeneko 350.000 pezetatan. Zenbaitek dioenez, “telebista
hobetua” litzateke hau.
Dena den, MUSE, nahiz
HD Mac, biak ere laguntza digitala duten sistema analogikoak ditugu.
Europan, Bereizmen Handiko Telesbistan bi formatu daude: Philips eta
Thomson etxeenak.
Philips
|
1970ean
Japoniako NHK telebista publikoak eredu berria aurkeztu zuen: 1.125
lerroko bereizmena, 5/3ko erlazioa, 60 Hz-eko frekuentzia eta 30 MHz-eko
banda-zabalera zituena.
|
Oraingoz, ekipamenduen
teknologia analogikoa da, baina magnetoskopioak Bosch-en 1”B formatuan oinarriturik
daudenez, kopiak egitean kalitatea galtzen da. Ondorioz, magnetoskopio
digitalak sortzekotan dabiltza.
Ekipamendu edo
hornidura txikia denez, PAL sistemarekin parekatuz kreazio aukera txikiagoa
da.
Thompson
D1 ekipamendu digitalak
erabiltzen dituzte, binaka nahiz launaka (koadriga sistema). Zein da
sistema honen abantaila? Kamera Bereizmen Handiko Telebistarako bereziki
egina bada ere, merkatuan dauden D1 ekipamendu guztiak erabili ahal izatea.
Hitz batean esan da, D1 motako bi magnetoskopioz, splitter batez eta
kameraz Bereizmen Handiko Telebistarako filma daiteke. (Hementxe dago
Thompson-en gakoa. Izan ere, bere sistema 1.250 lerrora iristen ez denez,
ez baita Bereizmen Handikoa).
Eredu berbera erabiliz
PAL sisteman filmatu nahiko bagenu, nahikoa litzateke D1 eta kamera
konbentzionala erabiltzea. Honez gain, grabazio digitalak hurrengo
belaunaldietan ez du kalitaterik galtzen. Gaur egungo joeraren arabera,
hazbeteerdiko sistema digitalak nagusitzen ari dira.
Bereizmen Handiko Telebistak
oraindik konpontzeke dituen arazoak
Ez du merezi Bereizmen
Handiko Telebistaren seinalea zergatik ez den gaur egungo lurreko
sarearekin bat egiten aztertzeak. Izan ere, mota honetako telebistaren
grabazio-prozesuan bi arazo nagusi baitaude. Azter ditzagun irtenbide
korapilotsua duten bi arazo hauek:
Enfokatze-arazoa
Enfokatzea benetan
zaila izaten da; alde batetik, sistema honek bereizmen handia baitu, eta
bestalde kameraren wiefinderrak oso bereizmen txikia baitauka. Kamerako
wiefinderrak 10” besterik ez dituenez, kamera-operadoreari ia ezinezkoa
zaio fokua hartzea. Argi gutxi baldin badago, zer esanik ez.
Aldea grafikoki ikus
dezagun, BH.UM (Bereizmen Handiko Unitate Mugikorra) sisteman 39”ko
monitorean ere, zenbaitetan ez dago garbi enfokaturiko puntua zein den
jakiterik. Esan bezala, arazo honi ez diote oraindik irtenbiderik aurkitu.
Argiaren arazoa
|
Europako
enpresek (Philips, Thompson, Bosch, eta abarrek), japoniarren helburuak
ikusita, 1986an Japoniako eredu berria ez onartzea erabaki zuten eta
"Eureka 95" egitaraua sortu zuten Europako Bereizmen Handiko
Telebista eredu berria asmatzeko.
|
Bigarren arazo nagusi
honi, dirudienez irtenbidea aurkitzekotan dira.
Bereizmen Handiko
Telebistan PAL sisteman argi bikoitza behar du. Izan ere, batetik tutuak
erabiltzen ditu eta bestalde Taiget deritzaionaren tamaina handiagoa da (1
1/4”). Zenbait adituk dioenez, bikoitza ez eta argi hirukoitza ere beharko
luke PAL sistemarekin alderatuz.
Arazo hau
gainditzekotan dira tutuen ordez CCD/Fit, Hypen Had sistema eta abar
sartuta. Hau litzateke hirugarren belaunaldiko CCD-a, eta kontuan izan
behar dugu, telebista konbentzionalean sistema hau erabiliz, orain arte
behar zen argiaren erdiaz lan egin daitekeela. Adibide gisa, Matsushitak
badu 2/3 hazbeteko CCD-aren prototipoa.
Bereizmen handiko
telebista etxean
Sistema hauetan onena
zein den edo Europan zein erabiliko den alde batera utziz, azter dezagun
Bereizmen Handiko Telebista etxera sartzeak duen etorkizuna.
Egun, sistema honetako
monitore batek milioi bat pezetatik (50.000 liberatik) gora balio du. Honi,
satelite-seinalearen dekodetzailea gehitu beharko genioke. Monitorearen
tamaina edo neurririk egokiena 30”koa da (PAL sisteman 21”koa dugu).
Audioak 7 kanal izango lituzke, zinemarik onenetan bezala.
Honen ondorioz, ia gela
osoa beharko genuke telebista ipintzeko. Behar duen leku fisikoa ez da
kontuan izan telebista-mota hau diseinatzerakoan. Oso adibide xelebrea bada
ere, Japonian, Bereizmen Handiko Telebistarako aurreratuen dauden
herrialdean, neurri horretako telebista ez da etxeko atetik sartzen.
Telebista hau ikusteko
distantzia egokiena 3 metrokoa omen da zuzen-zuzen begiratuta. Horrez gain
inguruan 7 bozgorailu ipini behar zaizkionez, etxean horretarako gela osoa
ez baduzu, ezingo duzu horrelako telebista erosi.
Baina Bereizmen Handiko
Telebista gure etxean dugun PAL sistemako monitorearekin bateragarria
izango balitz, seinale hau bi eratara ikusiko litzateke (ikus beheko
eskema).
Etorkizun hurbila
|
Gure
etxeetara sistema hau beranduxeago sartuko da. Izan ere, arazo ugari
baitago oraindik konpontzeke.
|
Gaur egun merkeagoa da
zeluloidean filmatzea, baina prezioek behera egiten dutenean, zenbait
zine-produkzio Bereizmen Handiko Telebistaz egingo dira. Postprodukzioa
sistema honetan egingo da eta emanaldia (ez proiekzioa) horretarako
prestaturiko minizineetan egingo da zuzenean.
Dena den,
superprodukzioak zeluloidez egiten segituko dute. Izan ere, 70 mm-ko
formatua berreskuratu dutenez, telebista-mota berri honen bereizmen
bikoitza baita.
Gure etxeetara sistema
hau beranduxeago sartuko da. Izan ere, arazo ugari baitago oraindik
konpontzeke: prezio altuegia, hornidura handiegiak, arintasun falta, etab.
Honez gain, PAL
sistemarekiko arazo teknikoak ditugu, eta ulertzekoa denez, telebista
ikusteko leku erosoa behar dugunez, besaulki eta sofak ezin kenduko ditugu
telebistaren tamaina dela eta.
Azkenik, artikulutxo
honi amaiera emateko, anekdotatxo bat azaldu nahi nuke. Bitor Erizek Cannes
92an, “El sol del membrillo” filmearekin sari garrantzitsu bat irabazi du.
Filme honen zati bat Betacam kameraz filmaturik dago; PAL sistemaz alegia,
625 lerrotan, eta publikoan inor gutxi konturatu da kalitate murrizketaz.
Izan ere, filmearen historia nagusi baitzen.
JAPONIARRA:
|
1.125/60
|
16/9
|
30
MHz
|
EUROPARRA:
|
1.250/50
|
16/9
|
30
MHz
|
E.E.B.B.:
|
DSC
HDTV
|
16/9
|
Espektro
bateragarria duen sistema digitala.
|
|