Orri nagusira

Orri nagusia

 

[Aurreko eztabaidak]

Herri telebistak
Hogei txori txiki kate erraldoien erdian

 

Canal Gasteiz (Gasteiz)

Sorrera: 1996ko martxoaren 16an. Arabako zenbait pertsona eta enpresen ekimenez. Jabea: Pribatua. Langile kopurua: 23 langile. 10 teknikari, 5 kazetari, 5 komertzial eta beste sei pertsona. 20 bat kolaboratzaile. Azpiegitura: 350-400 metro karratuko egoitza. 5 kamera ENG eta platoko bi. Post-produkzio gela bat, plato bat, editai gelak. Programazio kopurua eguneko: 13 ordu t'erdi. 9 orduko barne ekoizpena. Informatiboek programazioaren 2 ordu betetzen dituzte egunero. Euskararen erabilera: "Bai horixe" eta "Kontu Kontari" saioak eta albistegien laburpenak. Udaletxearekin eta diputazioarekin euskararen erabilpena sustatzeko egitasmo bat jarri dute abian. Urteko aurrekontua: 150 milioi pezeta. Finantziazioa: % 100 publizitatea. Hedapena: Gasteiz eta Arabako lautada. Arabako Errioxan errepikagailu bat jartzekotan dira orain. Hedapena duen eremuan % 85eko audientzia potentziala du eta bertan audientzia mailarik onenak erdietsi ditu. Helburuak, erronkak: Arabako Errioxara zabaldu, legeak izango duen garapenari aurre egin eta programazioa oro har 15 ordura handitu eta barne ekoizpena 11ra.

Zerrendara

 

 

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403