Euskal Irrati Telebistak 2001.urteko ekainean emisora berri bat jarri zuen martxan, Radio EiTB Irratia. Irratiaren programazioaren bereizgarri nagusienak musika eta kultura dira. Honez gain, hitzaldiak, eztabaidak, Gasteizko Jazzaldiaren edo Donostiako hamabostaldiaren programa jakin batzuk eta EiTB taldearen fonotekako kultur eta musika ondareko lanak eskaintzen ditu. Irrati tematikoa da, ematen dituen irratsaioak zerbitzu publiko, hezitzaile eta promozio kulturalei zabalik daude.