BBC: British Broadcasting Corporation Erresuma Batuko irratihedapen konpainia aintzindaria eta munduko handienetarikoa da. 1922an sortua, hasiera batean, monopolio bezala jokatzen zuen, baina 30. hamarkadan ("irratiaren urrezko aroan") Frantziatik ailegatzen ziren irrati komertzialen emisioen erruz monopolio hori galdu zuen. 1929an, lehenengo saiakerak egin zituzten telebestarekin, Bairden sistema erabiliz. Telebista zerbitzu osatu bat hasi zen 1936an eta 1939. urte arte iraun zuena. Urte hartan, bertsio elektroniko eta sofistikatu batek ordezkatu zuen.