Kontinenteko 22 herrialdetako 87 milioi etxetara heltzen da Euskal Telebista, Radio Euskadi (gaztelaniaz) eta Euskadi Irratiaren (euskaraz) seinalea ASTRA satelitearen bidez. ETBko programazioa etenik gabe ematen da 24 orduz. Eta irratiei dagokienez, emisioak zuzenean dira, denbora errealean, alegia. Euskadin entzuten den programazio bera Europan ari dira jasotzen, aldi berean, une honetan bertan. Digital + eko harpidedun ez diren Europako ikus-entzuleek dekodifikatzaile digital bat eta ASTRA sateliteari zuzendutako antena parabolikoa eskatu behar dizkiote instalatzaileari. Digital + eta EiTBren arteko akordia denez, Estatuko harpidedunek telebista seinalea 95 dialean hartzeko aukera dute eta irrati kateen seinalea RADIO katean dago, 49 dialean. Irratiei dagokienez, kontuan eduki beharra dago irrati bakoitzaren sintonizazioa aldatu egiten dela aparatu batetik bestera. ETB Sat generalista da, errealitateari atxikia. Kontutan hartzen du europear ikuslea Euskadiko gaiak ezagutzen eta jarraitzen dituela. Baita ere, ikuslegoaren zati handi batek euskaraz informatu eta gozatu nahi duela. Eta gainera, euskaraz hitz egiteaz gain, frantsesez eta erdaraz ere hitz egiten dutela ikusleak.