Kanal On-Ikas Telebista (Andoain) Sorrera: 86-87an, Andoaingo Zine eta Bideo eskolaren babesean. Jabea: Pribatua. Andoaingo udaletxearekin akordio bat du sinatua. Langile kopurua: Langile bat da telebistaz arduratzen dena. Gainerakoan, eskolako ikasleek egiten dituzte saioak. Azpiegitura: Eskolako azpiegitura bera erabiltzen dute: 4 plato, unitate ibiltari bat eta 4 bat kamera ENG. Programazio kopurua eguneko: Bi ordu egunero (hitzaldiak, elkarrizketak, erreportajeak...), batez beste. Euskararen erabilera: Saioaren arabera. Urteko aurrekontua: Eskolako aurrekontuaren barne dago telebista. Opor edo jaiegunetako gastuez udaletxea arduratzen da. Finantziazioa: Eskolako aurrekontutik. Publizitaterik ez. Hedapena: Kanal On Andoainen (46 kanalean) eta Ikas Telebista Donostian (39 eta 56 kanaletan). Kate bera da, nahiz izen ezberdina izan. Helburuak, erronkak: Bide bera jarraitzea.