Telesko (Eskoriatza) Sorrera: 1985ean. Imanol Zubizarreta kultura zinegotziaren ekimenez. Teknikoki erraza zen,1965az geroztik herria kableatua baitzegoen. 1982an TVE soilik ikusten zen, baina ETBren sorrerarekin zabaldu egin zen. Biltegi historiko gisa sortu zen. Hitzaldiak adibidez, bere osotasunean ematen dituzte albistegian. Jabea: Publikoa. Langile kopurua: Pertsona kontratatu bat. Gainerakoak bolondresak (2 aurkezle eta 2 teknikari). Azpiegitura: Plato bat, errealizazio gela bat, 3 kamera eta 7 magnetoskopio. Super VHS sisteman egiten dute lan. Estudiotik edota plazatik emiti daiteke zuzenean. Programazio kopurua eguneko: Eguneko 24 orduetan kable bidezko kateak ikus daitezke. Beren programazioa: asteartetan 2 orduko albistegia (asteko errepasoa), larunbatetan errepikatzen dena, eta ostegunetan kultur saio elebiduna. Euskararen erabilera: %30. Elkarrizketatuak aukeratzen du erabili nahi duen hizkuntza. Urteko aurrekontua: Kable bidezko telebista denez, sarearen mantenurako 8 milioi pezeta urtero. Horren barruan sartzen da telebista. 15 kate ikusten dira. Laster bi plataforma digitaleko bat hautatuko dute (Via Digital ziuraski) eta nahi duenak harpidetza egingo du. Finantziazioa: Sarearen mantenurako biztanle bakoitzak 2.000 pezetako kuota ordaintzen du urtero. Gainerakoa udaletxeak. Hedapena: Eskoriatzako gunea. Helburuak, erronkak: Herriko kultur elkarteek telebistan gehiago eskuhartzea