Oarso Telebista (Oiartzun) Sorrera: Arnasa euskara taldea eta Lau Haizetararen ekimenez sortu zen 1996 eta 1997 urte artean. Jabea: Oarso Kultur Fundazioa. Pribatua. Langile kopurua: 13 langile. 5 teknikari, 3 kazetari, aurkezle bat, euskara arduradun bat eta administrazioan 3. Honez gain, kolaboratzaileak. Azpiegitura eta programazio kopurua eguneko: Plato bat informatiboetarako. Abuztuan beste plato bat egiteko asmoa dute, programei leku egiteko. Bi bulego, edizio eta kontrol gela bat eta bi Betacam kamera. Hirugarrena erosteko asmoa. 2-3 ordu inguru. Informatiboek programazioaren erdia baino gehiago betetzen dute. % 80ko barne ekoizpena, beste % 20 Arrasate Telebistaren "Munduari Bueltaka" saioa. Euskararen erabilera: Euskara hutsez. Urteko aurrekontua: 13 milioi pezetako aurrekontua. 8 soldatak ordaintzeko, 4 inbertsio teknikoetarako eta milioi bat funtzionamendu gastuetarako. Finantziazioa: % 35 udaletxetik lortzea aurrikusten da, bestelako erakunde publikoetatik % 15, fundazioko bazkideen kuotaren bidez % 35 eta publizitatearen bidez % 15. Hedapena: Oarsoaldea. Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezo. Helburuak, erronkak: Helburu nagusia euskararen normalizazioa izanik, hurrengo urterako asmoak ekoizpen ahalmena handitu eta emisioak areagotzea dira.