Arrasate Telebista (Arrasate) Sorrera: 1990eko otsailaren 13an. AEDtik sortu zen. Irratia eratzekotan ziren, baina egitasmo hau alboratu egin zuten, udal irratia izan gabe ezin zutelako lizentziarik eskuratu. Hau ikusita, eta egoera alegala aprobetxatuz, telebista sortzea erabaki zuten, udalaren onarpenarekin. Jabea: Arrasate Komunikazioak (ARKO). Pribatua, baina kanpoko laguntzekin. Langile kopurua: 15 langile. 6 teknikari, 5 kazetari, maketatzaile bat, bi komertzial eta kudeatzaile bat. Azpiegitura: Super VHSekin hasi ziren, baina orain lau urte Betacam SP 2000 sisteman egiten dute lan. Plato bat, errealizazio gela bat eta editai gela bat. Programazio kopurua eguneko: 3'30-4 orduko programazioa egunero. % 100 barne ekoizpena. 30 minutuko informatiboa egunero. Euskararen erabilera: % 100 Urteko aurrekontua: 30 milioi pezeta. Finantziazioa: ARKOren (ATB eta Arrasate Press) finantziazioa: % 40 publizitatea, % 40 udaletxeko dirulaguntza eta % 20 bazkideen kuotetatik, Eusko Jaurlaritza eta Diputazioetako dirulaguntzetatik eta laguntzaileengandik jasotzen dutena. Hedapena: Arrasate eta Aretxabaleta. Helburuak, erronkak: Etorriko den legeari aurre egin, plataforma digitaletan izan dezaketen presentzia aztertu eta Deba Garaia eskualdean zabaltzeko azterketa egin.