Televitoria (Gasteiz) Sorrera: 1996 hasieran. Ikusentzunezko komunikabideetan zebilen pertsona talde baten ekimenez sortu zen, Radio Gorbearen babespean. Jabea: Sozietate bat da jabea. Pribatua. Langile kopurua: 17 langile. 6 teknikari, 6 kazetari, 2 komertzial, administrazioan bi eta kolaboratzaile bat. Azpiegitura: Betacam eta Super VHS sistemak erabiltzen dituzte. Platoko hiru kamera, 5 kamera ENG eta bi edizio gela. Satelite konexioa ere badute. Programazio kopurua eguneko: 8 orduko programazioa egunero. % 12,5 informatiboa, % 50 entretenigarria. Produkzioari dagokionean, % 62,5 barne ekoizpena, % 37,5 kanpo ekoizpena. Euskararen erabilera: "Bai horixe" saioa, programazioaren % 6,25. Urteko aurrekontua: Ez digute daturik eman. Finantziazioa: Sozietatearen ekarpenak eta publizitatea. Hedapena: Gasteiz. Helburuak, erronkak: Publizitatearekin autofinantziazioa bultzatu, barne ekoizpena handitu, emisio orduak gehitu eta informatiboak sustatu.