Zarauzko Telebista (Zarautz) Sorrera: 1991eko urrian. Ekimena Cabledis enpresa pribatuarena izan zen. Cabledisek Zarauzko herrian kable sarea du eta bera da katea kudeatzen duena. Telebistako programazioa enpresa honekin zerikusia ez duen beste talde batek lantzen du. Udalaren babesa du. Jabea: Publiko/Pribatua Langile kopurua: 10 pertsona. kazetari bat, teknikari bat, idazkari bat eta gainerakoak kolaboratzaileak (kazetari nahiz teknikariak). Azpiegitura: 2 kamera, edizio gela bat eta platoa. Programazio kopurua eguneko: Egunero ordubete. Dena barne ekoizpena. Euskararen erabilera: Guztia euskaraz. Elkarrizketatuak ez badaki, orduan gazteleraz. Urteko aurrekontua: Telebista egiten dutenei eskatzen zaien programazio kopuruaren araberakoa. Finantziazioa: Dirulaguntzak eta publizitatea. Hedapena: Zarautz. Helburuak, erronkak: Egungo programazioa zabaltzea.