Urnieta Telebista (Urnieta) Sorrera: 1992ko abenduaren 15ean. Udaletxearen ekimenez. Jabea: Udaletxea. Publikoa. Langile kopurua: 5 lagun teknikari, U-BIT ekoiztetxea daramatenak. Gainerako kazetari eta kolaboratzaileak bolondresak dira. Azpiegitura: 2 plato, Betacam kamerak, edizio gelak. Programazio kopurua eguneko: Ordu t'erdi egunero. Kable bidezko zerbitzua denez, Urnietan beste 21 kanal ikus daitezke, UTBz gain. Euskararen erabilera: Gehien bat euskaraz, lautik hiru. Albistegi laburpenak eta erreportaje edo elkarrizkarrizketaren bat soilik gazteleraz. Urteko aurrekontua eta Finantziazioa: U-BIT ekoiztetxearekin du elkarkidetza udaletxeak. Kamerak uzten dizkiete beren lanerako eta hauek UTBrako beharrezko diren erreportajeak egiten dituzte. Hedapena: Urnietako gunea. Baserrietara (% 85era) uhinez iristen da seinalea. Helburuak, erronkak: Emisioaren kalitate maila hobetzea. Edukietan hobetzea, lanketa bat izatea. Eta azkenik, bertan lan egiten dutenen diru sarrerak eta baldintzak hobetzea