Xaloa Telebista (Elizondo) Sorrera: 1997ko ekainean jarri zuten seinalea eta urria bukaeran hasi ziren emititzen. Xaloa Kultur elkartearen ekimenez. Jabea: Xaloa Kultur elkartea. Publiko/pribatua. Langile kopurua: 3 langile. Denetarik egiten dute. 30 berriemaile eta kolaboratzaile dituzte. Azpiegitura: Plato bat, edizio gela bat, 2 kamera. DV Cam sisteman egiten dute lan. Programazio kopurua eguneko: Orduerdiko hiru informatibo egunean. Eguerdikoa da nagusia, goizekoa errepikapena. Ostiraletan bi ordu t'erdiko magazina. Hau astegunero ordu erdiko programatxotan bilakatu nahi dute. Euskararen erabilera: % 100 euskaraz. Urteko aurrekontua: 12 milioi pezeta. Finantziazioa: % 50 publizitatea, % 50 dirulaguntzak. Hedapena: Baztan eta Malerreka. Helburuak, erronkak: Kalitate mailan eta ekonomikoki finkatzea, programazioa handitzea eta herriarekiko atxikimendua bultzatzea.