TAS-TAS IRRATIA (Bilbo) Orain urte batzuk (1992ko urtarrilean) zenbait pertsona - ez asko baina - irrati libre batzuetatik galdu eta umezurtz geratu, baita TAS-TAS informazio-agentzia alternatibotik, biltzen hasi zen garai hobeak bilatzearren, eta utopian murgilduz, irrati idealaren proiektua orrazten hasi zen. Denbora joan ahala honako ondorio honetara ailegatu zen: lehenagoko irratiek uhinetan egote hutsaz ahalmen handiak zituztela erakutsia zuten, bidea bera desmitifikatzen zutelarik eta bazegoen irratigintzaren mugak eta maneiuak agerian utziz. Hala ere, ez zuten asmatu benetako irratiak izaten ezta libreak ere. Irratigintzan ez zuten maila nahikorik lortu, salbuespenak salbu, antolakuntza eta baliabide ezagatik. Irrati libreen eragilerik gehien elkarte soziopolitikoetatik zetorren, eta irratigintzan iharduteko ahalegin handiak eginda ere, irratiak jarraipenik izan zezan ez zen funtzionamendurako era berriak sortzerik lortu.