Norantz doa Irrati Libreetako teknologia? Etorkizunerantz begira, digitalizazioa da Irrati Libreek eta orokorrean, irrati guztiek jarraituko duten bidea. Estatu espaniar guztian eta Euskal Herrian, 90.hamarkadatik aurrera irrati estudioak digitalizatzen hasten dira. Esan beharra dago, bi gune geografiko hauetan, beste tokietan baino beranduago eman dela fenomeno hau. Beste medioekin konparatuta aldiz, irratian, prozesu edo bitarteko digital berrien erabilera nekezagoa izan da. Bitartekoen aldaketak, izugarrizko aurrerapauso bat suposatu du medioarentzako, nahiz eta oraindik Irrati Libre guztiek ez duten garatu, (diru kontuengatik) tresneria digitalaren botereak bide analogikoa alde batera uzten ari da. Irrati libreen digitalizazioa, lan geldoa da. Era berean, gaur egungo bizitzan erabiltzen ditugun hainbat elementu ( CD bat edo telefono mugikor bat) digitalizazio prozesu honen parte bat dira. Elemetu hauei, beste batzuk gehitu ahal zaizkie. Era honetan, disko gogorreko tresneria aipatu behar da. Ordenagailuetarako eta irrati lanerako prestatu diren zenbait programek (MAR System, GDS, VIVA...) eta irrati produktuak ( aurretiaz grabaturiko kronika soilak, erreportaiak, saio osoak...) birproduzitzeko aukera ematen dute, baita produktu horiek grabatzeko aukera ere. Nahi denean errekuperatu daitezke gainera, ordenagailuan daudelako. Disko gogorreko sistemaz gain, bestelako sistemarik ere badago, minidiskoa esaterako, DAT (Digital Audio Tape) alegia. Minidiskoak betiko zinta analogikoaren lana betetzen du, baina seinalea digitalizatuz. Aurkezten dituen abantailak izugarriak dira zinta batekin konparatzen badugu, muga bakarra denbora da. Orain arte aipatutako elementuetaz at, beste batek ere inportantzia handia hartu du. Elementu hau Internet da. Interneten kasuak hainbat ikuspuntu baditu ere oso garrantzitsua da, informazioa bilatzeko jardueran. Zeregin honetaz gain, beste irrati libre batzuen programak ere erabili ahal dira. Irrati libreak etorkizunera begira daude eta irrati askotan teknologia berriak erabiltzen hasiak daude. Irrati Libreek mugak gainditu ahal dituzte, beraien emisioa mundu guztira zabaldu baidaiteke teknologia berrien erabilerarekin. Lehen aipatu bezala, Irrati Libreen etorkizuna digitalizazioan dago. Euskal Herriko irrati digitaletariko bat, Irratia.com da. Beraien web orrialdearen bitartez emitizen dute eta beraiek eskaintzen dutena azaltzen dute beraien web gunean. Beste abantailetako bat, posta elektroniko da. Irrati Libreetan beti hitz egiten da herritarren parte hartzeaz, eta posta elektronikoa aukera aparta da horretarako. Honela, zozketak eta antzerako gauzak egiterakoan, entzuleak, mezu bat bidal dezake irratira. Gainera, web guneetan, entzuleari eskainitako hainbat txoko egoten dira. Guzti honek, inolako zalantzarik gabe, entzulearen parte hartze zuzena ahalbidetzen du, honela, entzulea bera irratiaren parte sentituko delarik. Baina aipatzekoa da, Irrati Libreek orain arte Interneten eginiko bidea indibiduala izan dela. Esparru honetan, bakoitza bere kabuz aritu da lanean. Honekin, ondokoa eman nahi dugu aditzera: Orain dela pare bat urte, alor honetan kokatzen den proiektu bat sortu zen, non 29 irratik parte hartzen duten. Proiektu hau, Arrosa Irrati Ekoizpen Zentrua da. Ekoizpen zentru honen bitartez, proiektu honetan parte hartzen duten irratiek, informazioa eta bestelako edukiak trukatu ahal izango dituzte internet bidez. Azken finean, Irrati Libreen agentzia digital baten funtzioa beteko luke.