1956an TVE1-en emisio erregularrak hasi ziren. Kateak "zerbitzu publikoaren" zereginarekin jaio arren, beti egon da gobernuaren zerbitzura, duda barik. Jorratutako generoei dagokienez, TVE1-en programazioa eta lidergoa eskuratzeko lehian ari diren beste kanalena oso antzekoa da, entretenimenduan eta informazioan zentratzen baita hau ere. "Ana y los 7", "Por la maņana" eta "Operacion Triunfo" dira "parrilla"-ren adierazle nagusiak. RTVE taldeko albistegien sinesgarritasunak nabarmenki behera egin du azken urteotan, PPren gobernu garaian.