"Canal+" ordaindu beharreko kate pribatua dugu, programazioaren %20a irekian emititzen duen arren. Gaur egun, "Canal+"-en zerbitzua, "Digital+"-ekin lotuta dago, hau da, etorkizuneko telebista digitalarekin. "Canal+"-ek emisio jakin batzuen "esklusiba" du, hala nola, filmeen estreinaldia telebistan, txapelketa desberdinetako kirol partidak, eta ez futbola bakarrik, dokumentalak, telesailak... Aipatzekoa da, ordaintzeak, iragarki aspergarrietaz libratzen duela erabiltzailea. Bazkide izateko 24,97 eurotako kuota ordaindu beharra dago hilero, zerbitzu hauetaz gozatzeko, hain zuzen.