Estatu Espainiarreko telebista kate pribatuak 90eko hamarkadaz geroztik emisio erregularrak dituzte Hego Euskal Herrian. Hala ere, 1986tik aurrera, frogazko emisioak hasi zituzten, baina ez ziren 90era arte formaldu. Pribatuen artean, Tele5, Canal+ eta Antena3 ditugu. Bi motatan sailka ditzakegu: ordainduak (canal+) eta doakoak (tele5, antena3).