Europa telebista modernoaren aitzindaria da. Izan ere, 1927an BBC kateak lehenbiziko emisioekin hasi zen, 1930ean, aldiz, CBS eta NBC kate estatubatuarrek ingelesen eredua jarraitu zuten. Hala ere, II. Mundu Gerra garaian (1939-1945), emisio guztiak bertan behera utzi behar izan zituzten, telebistaren garapenean lidergoa zutenak, gudan murgilduta baitzeuden. Erresuma Batua, Italia eta Alemania izan dira telebista emanaldi erregularrei hasiera eman zietenak, Europa mailan. Espainiar Estatuan, eta Hego Euskal Herrian, bide batez, emanaldiak 60ko hamarkadan hasi zituzten.