Kolorea telebistara heldu eta berehala, "La casa de la pradera" bezalako telesailen estetika hamarkadaren adierazle bilakatu zen. Michael Landon-en familia eta euren istorio hunkigarriak ikusentzuleak harrapatzeko gauza ziren. Era berean, 70ekoan, futbol partidak emititzen hasi ziren, geroago telebista modernoaren emisiorik errentagarriena bilakatu dena, duda barik. Bertako ekoizpenei dagokienez, aipatzekoa da lehendabiziko telesailak produzitu zituela TVEk, hala nola, "Curro Jiménez", Sancho Gracia aktore espainiarra protagonista zuela.