Europa telebista modernoaren aitzindaria da. Izan ere, 1927an BBC kateak lehenbiziko emisioekin hasi zen, 1930ean, aldiz, CBS eta NBC kate estatubatuarrek ingelesen eredua jarraitu zuten. Hala ere, II. Mundu Gerra garaian (1939-1945), emisio guztiak bertan behera utzi behar izan zituzten, telebistaren garapenean lidergoa zutenak, gudan murgilduta baitzeuden. Erresuma Batua, Italia eta Alemania izan dira telebista emanaldi erregularrei hasiera eman zietenak, Europa mailan. Telebistaren aparatua hainbat asmakuntza ezberdinei esker sortu dela esan daiteke; beraz, garai ezberdinetako asmatzaile askok parte hartu dute telebistaren sorreran. 1817.urtean, Jakob Mercelius suediarrak selenioa asmatu zuen; hau erabiliz, kableen bidezko irudien transmizioa posiblea zela argi utziz. 1897an Karl Braun-ek hodi katodikoa sortzen du. Urte batzuk beranduago, Paul Nipkow-ek irudien analisatzailea asmatuko zuen; hau da; telebista mekanikoa. Asmakizun honetan oinarrituz, Zworykin-ek 1923an ikonoskopioa asmatu eta Tarnsworth-ekin batera gaur egun ezagutzen dugun telebista elektronikoa sortu zuten. Bestetik, John Logie Baird-ek 1925ean New York-en kolorezko lehen irudia aurkeztu zuen. Lehen emisio publikoei dagokienez, BBC(Ingalaterra), CBSY eta NBC(EEBB) izan ziren aurrenak; programak ordu erregularrik gabekoak ziren eta sistema mekanikoak erabili zituzten. 1936an, Ingalaterran eman ziren lehen emisio erregularrak eta 1939an EEBBetan hauek denak II.Gerra Mundialarengatik etenak izan ziren. Hala ere, benetako garapena II.Gerra Mundialaren ostean ematen dela esan dezakegu; programazio erregularrak berresartzen direnean eta telebisten produkzioa arintzen denean. Telebista masa komunikazio bilakatzen hasiko da, informazio iturri. Espainiar Estatuan, eta Hego Euskal Herrian, bide batez, emanaldiak 60ko hamarkadan hasi zituzten.