Telebista digitalak lege-garapen konplexua izan du Espainiar Estatuan eta balditzapeko sarbide-sistemaren inguruko interes-borroka luze eta gogor baten baitan gertatu da. [...] Lehenik eta behin, 1/1997 Errege-Dekretuaren bidez, artezarauaren egokitzapen ia zuzena egin zuen gobernu espainiarrak, Erregistro berezi bat sortuz eratuko ziren OSACak zerrendan jasotzeko, eta horrekin bidea irekiz, hortaz, satelite bidezko telebista digital berriari, zeinerako PRISA-Sogecable taldea bakarrik zegoen prestatuta (Canal Plus-en esperientziarekin abonatuen gestioan eta Canal Satelite-renarekin emisio-modu horren gestioan). PPren gobernuak, orduan, 17/1997 Legearen bitartez, baldintzapeko sarbide-sistema zehatz baten aldeko apostua egin zuen -Multicrypt delakoaren aldekoa, alegia- momentu horretan hasiberria zen PRISA-ren Canal Satelite Digital ostopatuz eta Telefonica-ren Via Digital izenekoa suspertzeko asmoarekin. Handik hilabete batzuetara, ordea, Europako Batasunak behartu egin zuen Espainiako Gobernua xedapen hori kentzera, eta horren ondorioz eman zen, azkenean, 16/1997 Errege-Dekretua, gaur egun arloan indarrean dagoena. [...] Azkenean, 2003ko urtarrilaren 29an Sogecable eta Telefonicak bat-egite hitzarmena sinatu zuten, negoziazio zailaren ostean. Jesus de Polanco enpresaria izango da, beraz, hemendik aurrera Estatu Espainiarreko telebista digitalaren jaun eta jabe. Digital+ izeneko plataforma berriak, 2,5 milioi harpidedun izango ditu elkartzearen ondorioz. Iturria: "Hedabideak eta Euskal Herria" NOR Ikerketa-taldea (79.-80.orrialdeak)