TVEk "Urrezko urteak" bizi zituen 60ko hamarkadan. Izan ere, monopolioaren garaian, ikusentzuleek ez zuten "zapping" egiteko aukera askorik, TVE1 eta TVE2ren artean soilik. 1956ko urriaren 28an, kate publikoaren emisio erregularrei hasiera eman zieten. Halaber, urte hauetan, Estatu Espainiarrean, lehendabiziko aparailuak saltzen hasi ziren eta emisio-eskaintza urria zenez, TVEk historiako emaitza onenak lortu zituen. Aipatzekoa da, garaiko telebistek oraindik zuri-beltzean emititzen zutela.