Kate pribatuen sorrerak panoramaren erabateko aldaketa ekarri zuen. TVEren monopolioa amaitu eta Tele5, Antena3 eta Canal+ sortu ziren. Aukerak bikoizten dira ikusentzulearentzat, baina baita publizitatea ere. Gauzak horrela, kate ordainduak sortzen dira eta ikusentzuleak iragarkietaz libratzeko aukera ikusten du. Edukien diseinuari dagokionez, atzerriko produkzioak nagusi dira. Alde batetik, Hego Amerikatik inportatutako telesailak, "kulebroi" delakoak, alegia, "Cristal" edo "La Dama de Rosa" izenburupean. Bestetik, EEBBetako programen formatuen inposaketa dator: talk-show, late-night edota reality-showak ekoizten hasten baitira. "¿Quién sabe dónde?", "Esta noche cruzamos el Mississipi", "Lo que necesitas es amor", "Caiga Quien Caiga"... bezalakoak hamarkadaren islada dira. Azkenik, "Medico de Familia" eta "Farmacia de Guardia" momentuko telesailik arrakastatsuenak ditugu, biak ere kate pribatu sortu berrien emisioak direla.