TELEBISTAKO PRODUKZIOA Telebistako produkzioa telebistako saio bat sortzeko erabiltzen diren tekniken multzoa da. Sormenaren prozesua gidoiaren idazketak, aurrekontuaren kalkuluak, pertsonalaren kontratazioak, dekoratuaren diseinuak eta grabatu aurreko entseguak osatzen dute. Errodajearen ondoren, produkzio ondorengo prozesuan bideoa editatu behar da, soinua, musika eta ikusmenezko efektuak gehitzeaz gain. Telebistako saioak hiru mota hauetakoak izango dira: fikziozkoak, ez fikziozkoak eta zuzenekoak. Lehen taldean bazkalosteko telesailak, komediak, telesail dramatikoak eta telebistarako filmak aurkitzen ditugu. Ez fikziozkoen taldean lehiaketak, mahainguruak, albistegiak eta magazinak kokatuko ditugu. Bukatzeko zuzeneko telebista kirol emankizunek, sari banaketek, albiste garrantzitsu batzuen inguruan egiten diren zuzeneko emankizunek eta testimonioen saioek osatzen dute. Telebistan ikusten ditugun saio gehienak telebista katearekin zer ikusirik ez duten konpainiek ekoizten dituzte eta telebista horri emititzeko eskubideak saltzen dizkie. Kateak publizitate tarteak salduz lortzen du produkziorako finantziazioa. PRODUKZIO TALDEA Telebista saio baten produkzio taldea hauek osatzen dute: alde batetik aktore, gidoilari, zuzendari eta produktoreak; sormenezko pertsonala deitutakoa, beste alde batetik kamera operariek, argiketariek eta soinu teknikariek osatze duten teknikoen taldeak. Produktore exekutiboa proiektuaren arduraduna da eta ideia izan duena, hori dela eta bera arduratuko da telebistei saltzeaz. Aurrekontuaren administratzailea izateaz gain sormenezko taldearen eta aktoreen arduraduna da. Lineako produktorea -produktore exekutiboaren esanetara dago- errodaje planaz, aurrekontuez eta produkzioaren aspektu logistiko guztiez arduratze da. Gidoilariek kapitulu guztien gidoiak idazten dituzte. Horretaz gain akatsak zuzendu eta gidoia aurrekontuetara edo produkzioan izan daitezkeen aldaketetara egokitzen dute. Zuzendariak aktoreak, errodajerako lekuak eta jantziak bezalakoak aukeratzen ditu. Horretaz gain kamera mugimenduak eta aktoreen antzezpena gainbegiratzen ditu. Errodajea bukatutakoan bideo zinta editatzen du. Honi muntaia deitzen zaio. Aktoreak pertsonaia bati bizia emateaz arduratzen dira zuzendariaren agindupean. Zenbait frogaren bitartez produktoreak aukeratzen ditu. Gidoia ikasi ondoren, entseguetan parte hartzen dute grabatu aurretik. Albistegi, kirol saio eta mahai-inguruetan aurkezlearen pertsonaia aurkitzen dugu. Batzuetan zuzeneko komentarioak egiten ditu. Beste batzuetan, albistegietan adibidez, txartelak edo TelePrompTer izeneko aparatu baten agertzen dena irakurtzen dute. Produkzio burua produkzioko elementu fisikoen arduraduna da. Zuzendaritzako laguntzaileek zuzendariaren aginduak betetzen dituzte eta seta, estrak eta zuzendariak behar duen beste edozein gauzaz arduratzen dira. Argazkigintzako zuzendariak argiztapena eta kamara mugimenduak gainbegiratzen ditu. Zuzendari artistikoa da produkzio diseinuaren, dekoratuaren eta jantzien erantzule. Sarritan bere agindupean egoten dira makillatzaile eta ile apaintzaileak. Kamara operadoreak kamera eusten duen plataforma mugikorra gidatzen du, dolly izenekoa. SAIO BATEN PRODUKZIOA Telebistako ikuskizun baten sortze lana programaren ideiarekin eta gidoia idazterekin hasten da. Emitituko duen kateak finantziaziorako baldintza moduan jar dezake aktore ezagun baten kontratazioa.Telebistako produkzioa honako hiru aldiek osatzen dute: aurre produkzioa, grabaketa eta produkzio ondorena. * Aurre produkzioa: Errodajearen aurreko zereginak dira: aurrekontuaren kalkulua eta antzeko prestaketak. Filmetan hilabete inguru irauten du eta komedietan aste bete. Ekoizpen konplexuagoetan, maratoi edo sari banaketa ekitaldietan adibidez, hilabeteetako lana behar da. Prozesu honen giltzarriak produkzio burua, zuzendaria eta casting-eko zuzendaria dira. Produkzio buruak aurrekontua prestatu, manager bat kontratatu eta sail desberdinetako buruak izendatu behar ditu. Errodajerako lekua eta hau noiz hasiko den erabaki behar da. Zuzendariak gidoia gainbegiratu, aktoreak aukeratu eta bere laguntzaile eta kamara operadoreak izendatuko ditu. Prozesua bukatzeko partaide guztiek bilera bat egingo dute. Honetan gidoiko eszena bakoitza, zein produkzioko elementu guztiak aztertuko dituzte. Agertu daitezkeen arazoen araberakoa izango da batzarraren iraupena. * Grabaketa: Grabaketan proiekturako beharrezkoa dugun zinta edo pelikula filmatzen da. Telebistako saio guztiak jarraian aipatzen ditugun bi metodoetako baten bitartez grabatzen dira: kamara batekin eta pelikulan edo kamara bat baino gehiagorekin eta bideoan. Lehenengoa telebistarako filmen ekoizpenean eta serie dramatikoetan erabiltzen da. Bigarrena komedia, eztabaida, lehiaketa informaziozko magazinetan eta zuzeneko saioetan. Programa mota batzuk, bideo musikalek edo relity show-ek kasurako, bi metodoak erabiltzen dituzte: kamara anitza estudioetarako eta bakarra kanpoko grabaketetan. Kamara bakarreko metodoa pelikula teatraletan erabiltzen denaren antzekoa da. Gidoia eszenetan zatitzen da eta eszena bakoitza angelu desberdinetatik grabatzen da. Ekintza guztia bere gain hartzen duenari egoera planoa deitzen zaio. Beste plano batzuk aktoreetatik gertuago hartuko ditugu, batzutan taldekoak, gehienetan aktore bakarrekoak. Aktore bakarra hartzen duen planoa ertaina, ertain laburra edo lehen planoa izan daiteke. Eszenak ez dira era kronologiko baten grabatzen, produkzioaren beharren arabera baino. Pelikularen muntaia produkzio ondorengo aldian egiten da. Kamara anitzeko metodoa estudioko grabaketetan erabiltzeko egokiena da. Ekintza gunearen inguruan 3-4 kamara jartzen dira eta eszenak sekuentziaka grabatzen dira. Operadoreak aurretik erabakitako posizioetan jartzen du kamara eta enkuadrea. Kamerek beharrezko diren angelu guztiak betetzen dituzte. Zuzendariak aurikularrak erabiltzen ditu kamerari taldeari aginduak eta aldaketen berri emateko. Zuzendari teknikoak hartze guztiak zinta master batean grabatzen ditu. Programa osoa dugu eginda soinu eta irudi efektuak zein titulu inprimatuak falta arren. * Produkzio ondorena: Produkzio ondorena grabaketa amaitzean haste da eta emititzeko prest dagoenen bukatzen da. Fase honen bi parteak muntaia eta soinu banda eratzea dira. Edizioa produkzio aldian has daiteke. Kamara bakarreko hartzetan egunero grabatutakoa zuzendariak, produktoreak, eta telebista kateak gainbegiratzen dute grabatutako ordenuan eta ondoren editoreek mozten eta muntatzen dute zintan dagoena. Zuzendariak lehen muntaia osoa ikusten du eta berak nahi dituen aldaketak egiten dizkio. Azken muntaian produktoreak eta telebista kateak parte hartzen dute. Behin betiko muntaia hau soinu sailean usten dute eta hauek arduratzen dira soinu pistak, soinu efektuak eta elkarrizketak prestatzeaz gero pista bakarrean nahasteko (dubbing) Aldi honetan soinu ingeniariek aukeratzen dute zein unetan sartu behar den musikariek konposatu eta grabatu duten musika. Hauek elkarrizketa ere egokitzen dute kalitate egokia izan arte et beharrezkoa izanez gero bikoiztu. Nahasketa prozesu honek hainbat egun irauten du pelikuletan eta ordu batzuk kamara anitzeko grabaketetan. Horretarako 5eta 25 pista bitarte erailtzen dira. Bukatzeko irudi efektuak gehitu behar dizkiogu, hala nola kreditu tituluak edo kolore egokitzapenak. Produkzio ondorengo aldi honek zortzi aste inguru irauten du pelikula baten eta hiru egun komedietan. Kulebroien grabaketan edo mahai inguru eta lehiaketetan efektuak grabaketa aldian sartzen direnez produkzio osteko aldi hau laburragoa izaten da. AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK: Bideo zinta asmatu aurretik, 1950eko hamarkadan, telebista saioak zuzenean egiten ziren edo zine pelikuletan grabatzen zine gero emititzeko. Lehiaketak ziren saio arrakastatsuenak. Baian telebista saio motak teknologiak baldintzatzen zituen. Zinta agertu zenean, akatsak emiti arazten zituen zuzeneko emanaldia alde batera utzi ahal izan zuten. 60ko hamarkadan hainbat aurrerapen agertu ziren bai telebista ekoizpenean bai zine ekoizpenean: kamara txikiagoak, unitate mugikorrak... 80 eta 90eko hamarkadekin batera kable eta satelite bidezko telebistak agertu ziren. Audientziek fragmentazio prozesua bizi izan dute eta programazioa talde txikiagoetara zuzendu ahal izan da, adibidez eskualdeetako albistegiekin. Honek errentagarritasuna handitzea eragin du eta prezio baxuak lehentasun bihurtzea. Azken urteetan, aurrerapen teknologikoei esker estudiotik kanpora grabatzeko aukera dugu.