Digital + Orain hilabete batzuk Espainian zeuden bi plataforma digitalak, Canal Satelite Digital eta Via Digital alegia, batzea erabaki zuten Digital + eratuz. Beraz, era digitalean ekoizten den plataforma bakar honek, kate anitz ditu bai telebistakoak eta bai interaktiboak ere, guztira 24 direlarik: Canal+ Canal+2 Canal+30 Canal+ Cine1 Canal+ Cine2 Canal+ Cine3 Canal+ Deporte1 Canal+ Deporte2 Canal+ Deporte3 Cinemanía Cinemanía Azul Cinemanía Rojo DCine Studio Dcine Español TCM Calle13 Fox AXN Paramount Comedy Factoria De Ficción Cosmopolitan Kate hauetaz gain, Digital+ ek beste hainbat aukera eskaintzen ditu, hala nola "Taquilla" deritzona, bertan eta beti ere aurretik ordainduz, futbola nahiz azken momentuko pelikulak ikusi daitezkeelarik. Plataforma berri honetan, kate autonomikoak ikusteko aukera dago, hauek satelite bidez emititzen direlarik. Multzo honetan Euskadi TV , Andalucia TV edota TV Galicia ditugu besteak beste. Era berean, nazioarteko kate desberdinak ikusteko aukera ere eskaintzen da bertan. Esan bezala, asko dira Digital+ plataforman eskaintzen diren kanalak, musikadunak ere bertan eskuragarri ditugularik (MTV, 40TV...) Era digitalean emititzen den bakarra Digital+ dugu, monopolioa berea delarik, baina esan beharra dago Madrileko komunitatean, ia modu klandestinoan "La Otra" emititzen dela Telemadriden eskaintza kulturala moduan. Hirugarren bat ere existitzen da Onda 6 Prentsa Española-k zuzenduta. Amaitzeko esan beharra dago urte batzuk barru telebista analogikoak desagertuko direla eta telebista guztiak seinale digitalean emititzen hasiko direla. Horretarako, bihurgailu bat erosi beharko da seinale analogikoa seinale digitala bihur dezan.