Sorrera: Canal 9 Valentziako Autonomi Erkidegoko kate pribatu bat da. 1960an sortu zuten 4 orduko programazio berezia eginik eta "los esperamos el 9, a las 9 y por el 9" eslogana zuelarik. Sortu zen unean populazioaren %35ak besterik ez zuen telebista. 1963an Alejandro Romay-k bereganatzen du katearen zuzendaritza, produkzioan aldaketa ugari ezarriz eta bazkide atzerritarren akzioak erosiz. Modu honetan, estatuko kapitala duen lehenengo katea bilakatzen da eta orduan arrakasten garaia hasiko da. Canal 9 talante handiko pertsonen sortzaile edota aurkitzaile moduan nabarmendu izan zen eta programa nazionalen produkzioen hazkundeak 1974.arte iraun zuen. "Mujercitas", Ana Karenina", "Los Argentinos somos asi, o no?" izan ziren lehenengo programak besteak beste. 1997ko azaroan Australiako Prime Television- ek Canal 9 erosten du; zuzendari berriek logotipoa eta katearen izena aldatzen dituzte eta "AZUL TV" deitzera pasatzen da. Kate berri hau proposamen berri modura sortu arren Canal 9 ren audientzia mantentzen saiatuko da. Bi urte geroago Telefonicak (%51) AZUL TV bereganatzen du. Zuzendaritza berri honek irauten duen bitartean Canal 9ren perfil bera mantenduko da eta ez da eransketa berririk gauzatuko. 2002. urtean Daniel Hadad jaunak sozietate berriaren buru delarik "AZUL TV" bereganatuko du. Urte bereko abuztuaren 20an Canal 9 berria abian jartzen dute, logotipo berriarekin eta programazio eraberritu batekin.